MOBILE BERTSIORA JOAN

Prohibido menores de 18 años
Bezeroentzako arreta

euskadi.kirolbet.es-ek Eusko Jaurlaritzak egiletsitako beharrezkoa den lizentzia du

Kirol apustuek ohitura handia dute gure gizartean, baina arazoak sor ditzake gure zerbitzuak behar bezala ibiltzen ez dituzten pertsona batzuengan. Hori dela-eta, KIROLBETnombre_empresak gerta daitezkeen menpekotasunak saihesteko konpromisoa du, joko arduratsuaren alde lan egin eta eskakizun legalak betez.

Apustua Debekatzeari buruz diharduen uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuko 16. artikuluari men eginez, zeinaren bidez onartzen baita Jokoaren Araudi Orokorra Euskal Autonomia Erkidegoan, eta azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 23. artikuluarekin bat etorriz, zeinaren bidez arautzen baita jokoa Euskal Autonomia Erkidegoan, ezin dute apustu egin:

  • Adingabeak, legez gabetuta daudenak, debekatuen zerrendan daudenak eta ordena, lasaitasuna eta jokoaren garapena aztoratzen dutenak

  • Joko edo apustuen enpresa antolatzaileen edo ustiatzaileen akziodunak, partaideak edo titularrak, haien zuzendaritzak, langileak, jokorako lokalen jabeak eta lokal horietako langileak eta, orobat, horien guztien ezkontideak, eta lehen mailako arbasoak eta ondokoak, baimena ematen den jokoekiko.

  • Kirol jardueren, lehiaketan edo bestelakoen epaileak, beren zereginak apustu egin nahi den jardueretan badituzte, eta orobat horien aurkako helegiteak ebazten dituztenak, parte hartzen duten jardueretako apustuetan

  • Apustua egin nahi den jarduerako partaide edo entrenatzaile aritzen direnak, parte hartzen duten ekitaldietan apustu egiten badute.

  • Joko jardueren eta lokalen kontrola eta ikuskapena helburu duten langile publikoak.


Aurreko puntuan aipatutako pertsonek egindako apustuek ez dute baliotasunik izango Euskal Autonomia Erkidegoko Apustuen Araudiaren eraginez.

Joko Arduratsuari buruzko arauak


Joko Arduratsuaren Printzipioek zenbait jardunbide ezartzen dituzte joko segurua eta arduratsua praktikatzeko, entretenimenduan oinarrituta:

  • Jokatzea erabakitzen baduzu, egizu ondo pasatzeko helburuarekin eta ahal dela lagun artean.

  • Jarri zure buruari joko-iraupen bat eta bete ezazu

  • Erabaki ezazu zenbat nahi duzun gastatu, irabazi edo galdu. Ez aldatu iritziz.

  • Galtzea jokoaren zati dela aintzat hartu ezazu

  • Ez ezazu bermerik eskatu jokatzeko

  • Ez ezazu jokatu galerak konpentsatzeko

  • Ez ezazu jokatu aberasteko asmoz.

  • Ez ezazu jokatu beste arazo, ardura edo frustrazioetatik ihes egiteko

  • Ez ezazu jokatu beste menpekotasunik baduzu

  • Ez ezazu utzi adin txikikoek Jokoan parte har dezatela

Aurrea hartu


Jokoa entretenimendu eta aisiarako modu bat, inolako helburu ekonomiko gabeko jarduera bezala hartu beharrekoa. Apustuen jarduera ingurune arduratsu baten menpe egon behar du beti, erabiltzaileak jarduerari dedikatzen dion denbora eta diru kopurua kontrolpean edukita.

KIROLBET erabiltzailearen autokontrola errezten dituzten tresnak ditu erabilgarri:

Diru kopuru mugak: Nire orria > Diru kopuru mugak

Diru kopuru mugak tresnaren bitartez, erabiltzaileak aurrez ezarritako denbora epe batean, bere diru sartze eta apustuen gehienezko kopurua zehaztu dezake. Murriztutako kopurura heldu ezkero, erabiltzaileak ezin izango du apustu egin ezarritako denbora epea gainditu arte.

Autokanporatzea: Nire orria> Autokanporatzea

Autokanporatzeak erabiltzaileak bere apustuak kontrolatzeko gaitasun eza kontsideratuz ezkero, bere kontua aurrez ezarritako denbora epe batez blokeatzeko aukera eskaintzen dio.

Erabiltzaileak behin betiko autokanporaketa kontsideratuz gero, kontua ixteko aukera ere eskeintzen zaio. Nire orria->kontua itxi

Denbora adierazleak

Erabiltzaileak jokoari dedikatzen dion denboraren gaineko kontrola izateko {0}n denbora adierazleak daude ageriko:

  • Saio kronometroa: saioa hasitakoan joko denbora neurtuko duen adierazlea. Tresna honek norbere joko denborak kontrolatzeko eta behar izanez gero murrizteko baliagarri da.

  • Azken konexioa: erabiltzailea azkenengoz konektatu zeneko momentua adierazten du, norbere joko maiztasunaren jakitun izateko baliagarria da.

Testa


Jokoaren arazo bat duzula sentitzen baduzu, ondorengo galderak egin diezaiokezu zure buruari:

  • Sarri pentsatzen al duzu iraganean bizi izandako joko-bizipenekin, hurrengo aldiz noiz jokatuko duzun planifikatzearekin edota jokatzeko dirua nola lortzearekin?

  • Inoiz jokatu al duzu aldez aurretik pentsatzen zenuena baino diru gehiago?

  • Jokoa kontrolatzen, geldiarazten edo eteten ahalegindu zara?

  • Jokoa gelditzeak edo eteteak ezinegona sortzen al dizu?

  • Arazoren batetik ihes egiteko jokatzen al duzu?

  • Dirua jokatzean, galdutakoa berreskuratzeko asmoz itzultzen al zara?

  • Jokoarekin arazorik duzula uste al duzu?

  • Familiaren diruarekin, mailegu, faltsutze edo lapurretan lortutakoarekin finantzatzen al duzu jokoa?

  • Jokoagatik galdu al duzu inoiz denbora lanean edo klasean zaudela?

  • Inoiz jo al duzu norbaitengana Jokoak eragindako arazo ekonomikoekin laguntzeko?

Zure erantzunetan zenbat eta baiezko gehiago eman, jokoarekin arazo larri bat izateko aukerak handiagoak dira, eta beraz, laguntza eskatu beharko zenuke.

Jokoa gizakion jarduera propia da, aisialdia eta entretenimendu modua. Hala ere, egoeraren kontrola izatea ezinbestekoa da, joko arduratsuaren arauan errespetatuz.

Joko arduratsuan erabiltzaileak berak egoeraren, iraupenaren eta jokatzen duen diruaren gaineko erabakiak hartzen ditu. Ardurarekin jokatzen duten pertsonek aldez aurretik joko-iraupena, zenbatekoa eta noiz geratu erabakitzen dute. Kasu batzuetan, ez jokatzeko erabakia hartzea da erabakirik arduratsuena.

Era arduratsuan jokatzen duen pertsona batek dibertsioz jokatzen du, eta ez dirua irabazi edo bere arazoetatik ihes egiteko.

Jokoak zure egunerokoa era txarrean eragina badu, arazo bat duzula adierazi ezazu.

Hartu zure erabakia, jokoari mugak jarri:

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatu mailan ere, jokoarenganako mendekotasuna duten pertsonak laguntzen dituzten elkarte profesionalak badira:

  • ASAJER ASOCIACIÓN ALAVESA DE JUGADORES EN REHABILITACIÓN
  • C/ General Alava, 25-1º dcha. 01005 VITORIA-GASTEIZ
  • Tlfno: 945 14 04 68 - 945 23 49 90
  • www.asajer.org http://www.asajer.org

Cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Ikusi cookien araudia Onartu